Solasaldia | Euskal presoen ongi etorriak debekatzeko eskaera, gudarien harrotasuna, biktimekiko errespetua…
Arantza Gutierrez eta Izaskun Goienetxearekin.
Denis Itxasok, Fernando Buesa Fundazioak eta beste zenbait eragilek euskal presoen ongi etorriak debekatzeko eskatu zuten, beste hainbatetan ere aipatu izan den gaia. Gaurkoan horri buruz hitz egin nahi izan dugu solasaldian, presoen ongi etorrien zilegitasunaz, zentzuaz… sortu ditzaketen minez eta baita kendu ditzaketenez ere.
Izaskun Goienetxea eta Arantza Gutierrez izan ditugu gaurkoan tertuliakide.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Euskal presoen ongi etorriak debekatzeko eskaera, gudarien harrotasuna, biktimekiko errespetua...00:28:37
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!