Solasaldia | Eskolan ume euskaldunak erdaldunekin nahasteari buruz, eta abortuaren kontzientzia-objekzioaz
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin.
Gaurko solasaldian, Asier Etxenikeren artikulu hau abiapuntutzat hartuta, eskolako hizkuntzen trebakuntzari buruz hitz egin dugu. Euskara ama-hizkuntzatzat daukaten umeak eta jatorri espainiarrekoak nahastu egiten dituzte eskola batzuetan, eta beste batzuetan hizkuntza gaitasunaren arabera banatzen dituzte ikasgeletan. Denontzako euskara gaitasun ona bermatzeko asmoz, bi metodo hauen inguruan ibili gara hizketan Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin.
Eta bestalde, Nafarroako abortu eskubidearen egoeraz aritu gara. 10 abortutik sei sare pribatuan egiten dira gaur egun, batez ere medikuen kontzientzia eragozpenaren ondorioz bertara bideratzen dituztelako. Motzean, abortu eskubideaz eta kontzientzia-objekzioaz ere aritu gara.
Solasaldi osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Eskolan ume euskaldunak erdaldunekin nahasteari buruz, eta abortuaren kontzientzia-objekzioaz00:29:32
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!