Sergio Labaien (Ahotsa.info): “Mozal Legeak domino efektua bilatzen du: hedabideetatik herritarrenganaino, autozentsura aplikatzea”
Espainiako Mozal Legearen aurkako salaketa aurkeztu du ahotsa.info webguneak Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegian, Madrileko Diagonal eta Kataluniako La Directa hedabideekin batera. Mozal Legeak autozentsura sustatzen duela esan digu Sergio Labaien ahotsa.info-ko kazetariak, baita domino efektua bilatzen duela ere: hedabideekin hasi dira dagoeneko, baina herritarrenganaino ere helduko da, sare sozialen erabileraren bidez. Informazio-eskubidea, informazioa jasotzeko eskubidea izateaz gain, informazioa ematea ere badela adierazi du ahotsa.info-ko kazetariak. Salaketaren eragin politikoa zabaltzeko deia egin du Labaienek, sare sozialetako erabiltzaileek #DemandaMordaza hashtag-a erabilita. Defender a quien defiende estatu mailako legelari eta kazetarien plataformaren bitartez aurkeztu dute salaketa Estrasburgon.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!