Santi Kiroga (Errigora): “Bi frutaren artean, normalean gure joera da merkearen alde joatea, jakin gabe horren atzean zer dagoen”
Errigoraren kanpaina berria abiatuko dute Urriaren 23an. 20an, asteazkena, aurkezpena Oihanederren.
“Nafarroa Hegoaldeko Uzta, Euskarari Puzka”. Errigorak kanpaina berri bat abiatuko du larunbatean. Santi Kiroga Errigorako kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, nekazari eta ekoizleei egiten dien onuraren inguruan, euskarari ematen zaion laguntzaren inguruan, eta baita beste kontu batzuetaz ere.
Agerraldia euskararen normalizaziorako ekimena azaldu digu, eta gonbidatu egin gaitu Errigorako saskiak hartu eta proiektuaren parte izatera. Gasteizen ere aurkezpena egingo dute, asteazken honetan, Urriaren 20an, arratsaldeko 6etan Oihaneder euskararen etxean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Santi Kiroga (Errigora): "Bi frutaren artean, normalean gure joera da merkearen alde joatea, jakin gabe horren atzean zer dagoen"00:20:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!