Santi Diaz de Espada (Martxoak 3): “Ez da bakarrik Martin Villa auzipetu izana, argi geratu da nolakoa den estatu espainiarra”
Martxoaren 3ko kideekin Maria Servini epailearen erabakiari buruz aritu gara, besteak beste.
Aste honetan iragarri zuen Argentinako Maria Servini epaileak Martin Villa auzipetuko zuela. 78ko San Ferminetan German Rodriguezen erahilketa eta 76ko Martxoaren 3ko hiru erahilketa leporatzen dizkio, oraingoz. Pedro Maria Martinez Ocio, Romualdo Barroso Chaparro eta Francisco Aznar Clementeren heriotzak egotzi dizkio Villari. Bienvenido Pereda eta Jose Castilloren erahilketak oraingoz ez ditu auzian sartu, zuhurtziaz jokatzen ari delako eta defentsari aitzakiarik ez emateko. Hala ere, ikerketak aurrera darrai eta baliteke delitu gehiago leporatzea Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne Ministro izandakoari.
Martxoaren 3ko elkarteak beren irakurketa plazaratu du, eta gertutik ezagutzeko Santi Diaz de Espada elkarteko kidea izan dugu gurean. Berarekin hitz egin dugu erabakiaren balorazioaz, inpunitateaz, memoriaz, Estatuaren oztopoez eta baita San Frantzisko elizako Memoria Gune proiektuari buruz ere.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Santi Diaz de Espada (Martxoak 3): "Ez da bakarrik Martin Villa auzipetu izana, argi geratu da nolakoa den estatu espainiarra"00:14:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!