Saio berezia | ETAk Espainiako presidentea hil zuen eguna
50 urte bete dira ETAk Europako diktadura faxista luzeenaren gobernuko presidentearen aurkako ekintza egin zuenetik.
1973ko azaroaren 20a, Madrilgo (Espainia) Claudio Coello kaleko 104. atariaren parean autoan igarotzekoa da Espainiako presidentea den Luis Carrero Blanco almirantea. Goizeko 9:30ak, hiru euskaldun zain ditu presidenteak, ETAren “Txikia” taldeko kideak dira. Tunel bat eginez eta errepidearen lurrazpian gordetako 80 kilo Goma-2 leherraraziz, Luis Carrero Blanco, bere gidaria eta bere eskolta lanetan dagoen polizi-inspektorea hil zituen ETAk. Ekintza honen bitartez, Euskadi Ta Askatasunak, espainiar erregimenaren barne oreka mantentzen zuen pieza klabea kendu zion hil-urren zen Francisco Franco diktadoreari.
ETAk Espainian burututako lehen ekintza armatua gogoratu dugu gaurkoan Hala Bedi irratian eta ondorengo abesti eta audio hauek zabaldu ditugu uhinetan.
- Etxamendi eta Larralde, Yup lala.
- Carrero Blancoren heriotza dela eta, garaiko NODOaren saio berezia.
- Soak, Carrero Blanco.
- ETAk ekintza beregain hartzeko nazioarteko prentsari 1973ko abenduaren 29an eskainitako prentsaurreko bitxiaren zatia.
- El Ultimo tornillo, Aerolineas Carrero.
- Etxale Apio, Carrero Blanco (Campeon mundial de salto).
- Puagh, Voló, voló, voló.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!