“Rokodromoen auzian Udala inprobisatzen ari da eta ez daki zer egingo duen instalazioekin”
Udal rokodromoak abendura arte itxita egongo direla jakin genuen atzo: Gasteizko Udalaren lehiaketa publikoa hutsik geratu da, eta ez da egongo rokodromoak kudeatuko dituen enpresarik. Orain arte, Arabako Rokodromoetako Teknikariak (ART) enpresak zuen esleipena, eta bi rokodromo zeuden Gasteizen; aurten, aldiz, hirugarren rokodromo bat zabaldu behar zuen Udalak Salburuan, baina ez dute diru partida handitu nahi izan, enpresak erabiltzaile gehiagorentzako zerbitzua eman behar zuen arren. Horren ondorioz, 9 langile geratu dira langabezian.
Borja Donnay eskalatzailea da langile horietako bat. ARABA HIZPIDEn esan duenez, Udala inprobisatzen ari da auzi honetan, ez baitu benetako neurririk ezarri rokodromo horiek zabalik egon daitezen. Langileek mobilizazioak egingo dituztela iragarri du, baina erabiltzaileak ere hasi dira antolatzen dagoeneko: ekimen bat egingo dute bihar, irailak 14, arratsaldeko 18:00etan Ariznabarrako rokodromoan.
-
Hizpidea: "Rokodromoen auzian Udala inprobisatzen ari da eta ez daki zer egingo duen instalazioekin"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!