Pribatutasun-politika

Hau halabedi.eus web gunearen  pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal prozesatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.

Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola babesten ditugun ondo uler dezazun.

Halabedi.eus

Halabedi.eus web gunea Gasteizko Asociación Cultura Casco Viejo-ren ekimena da, Hala Bedi Irratiaren berri emateko nahian. Gure datuak haexek dira:

  • Izena: Asociación Cultural Casco Viejo
  • Helbidea: Bueno Monreal 16 behea/bajo. 01001 Gasteiz. Araba

Pribatutasun-politika hau zuri ere aplikagarri zaizu?

Pribatutasun-politika hau aplikagarri zaizu gurekin noizbait harremanetan egon bazara, gure webguneen bisitari zarelako, edo gurekin inoiz harremanetan jarri zarelako edozein bide erabilita (posta elektronikoa, telefonoa, ekitaldiak eta abar).

Zuri buruzko zer datu pertsonal prozesatzen ditugu?

Datu pertsonal bat edozein pertsona natural identifikatu edo identifikagarriri buruzko informazio bat da, zuk zure borondatez emandakoa, adibidez, gure webgunean lineako inprimaki bat betetzean edo iruzkin bat idazterakoan.

Zer helbururekin prozesatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Hainbat helbururekin prozesatzen ditugu zure datu pertsonalak:

Orobat erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak zure galderei erantzuteko, zure eskaerak betetzeko eta/edo zuri administrazioko informazioa helarazteko.

Baliteke kasu hauetan ere erabiltzea zure datu pertsonalak: aplikagarri diren araudiak betetzeko, agintari publiko eta ofizialen eskaera eta erreklamazioei erantzuteko (bizileku duzun herrialdetik kanpoko agintari publiko eta ofizialenak barne), edo gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna edo ondasunak eta/edo gure entitateak babesteko.

Halaber, hauek zuri bidaltzeko ere erabil ditzakegu zure datu pertsonalak: marketina, Hala Bedi Irratiaren komunitateari buruzko informazioa eta interesgarri izan dakizukeen beste informazio guztia. Gorrotatzen dugu spam-a. Informazio hau zure baimena-pean bidaliko genizuke.

Datu pertsonalak bildu eta prozesatzean jarraitzen diren printzipioak

Printzipio hauek beteko ditugu datu pertsonalak prozesatzeko garaian:

  • zedarritutako, berariazko eta zilegizko helburutarako bakarrik eskuratuko dira, eta ez dira prozesatuko xede horiekin bateraezina den bete ezein bidetatik (“helburu mugatuak”);
  • egokiak, beharrezkoak eta proportziozkoak izango dira prozesatze-helburuei dagokienez (“datuen minimizazioa”);
  • zehatzak izango dira eta, behar denean, eguneratuak, prozesatze-helburuetarako egokia denean (“zehaztasuna”);
  • datu pertsonalak segurtasun egokia ziurtatzen duen modu batean prozesatuko dira; hots, baimenik gabe edo legearen aurka prozesatzetik babestuko dira, bai eta ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzetik ere, eta antolamendu teknikoko neurri egokiak erabiliko dira horretarako (“integritatea eta konfidentzialtasuna”).

Nork atzi ditzake zure datu pertsonalak?

Elkartearen teknikariek bakarrik dute mugarik gabeko sarbidea datu horietara. Hirugarrenek ezin dituzte zuzenean atzitu guk gordetzen ditugun datuak.

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Inoiz ez diogu zure datu pertsonalik saltzen inori.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalei dagokienez?

Zure eskaera gehiegizkotzat edo funsgabetzat jotzen denean izan ezik, eskubide hauek gauzatu ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez:

  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu guztien kopia bat formatu estandar batean eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak okerrak badira haiek aldatu edo zuzentzeko.
  • Eskubidea duzu egoera jakin batzuetan prozesatze-jarduera jakin batzuk mugatzea eskatzeko.
  • Eskubidea duzu prozesatze-jarduera jakin batzuen aurka egiteko.
  • Eskubidea duzu zure onespena ezeztatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak egoera jakin batzuetan ezaba daitezen.
  • Eskubide horietako edozein gauzatzeko, nahikoa duzu gure online inprimakia bete eta bidaltzea.

Horrez gain, uste baduzu zure datu pertsonalak prozesatzeko dugun moduak ez duela betetzen aplikagarri den legeria, eskubidea duzu zure tokiko ikuskaritza-agintariei erreklamazio bat aurkezteko.

Non eta zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak elektronikoki nahiz eskuz gordetzen dira, gure instalazioetan nahiz hirugarrenenetan. Zure datu pertsonalak gordetzeko erabiltzen dugun moduari dela eta, ezingo dira zure datu pertsonalak identifikatu datuen prozesatze-helburuetarako behar den denbora igaro ondoren. Datuak gordetzeko epe hori aldatu egiten da prozesatutako datu pertsonal motaren, prozesatze-helburuaren eta beste faktore batzuen arabera.

Biltzen ditugun datu pertsonalak urtebetez gordetzen ditugu beharrezkoak izateari utzi eta gero.

Zer segurtasun-neurri hartzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?

Gure segurtasun-neurriak etengabe indartzen eta eguneratzen gabiltza, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa baimenik gabe atzitu, galdu, suntsitu edo aldatzetik babesteko. Gure esku dagoen guztia egiten dugu informazio guztia modu seguruan gordetzen dela ziurtatzeko, eta gure zerbitzu-hornitzaileei eskatzen diegu segurtasun-neurri egokiak aplika ditzatela.

Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologiak

Gure webguneak bisitatzen dituzunean, baliteke informazio jakin bat gordetzea zure gailuetan, cookie gisa. Gure cookie-politika arretaz irakur dezazun gomendatzen dizugu, cookieak nola aplikatzen edo erabiltzen ditugun ondo uler dezazun.

Jarri harremanetan gurekin

Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauek erabiliz info@halabedi.eus edo https://halabedi.eus/kontaktua/

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies