Pol Aina (Bertxoko): “Arabako bertsolaritzako finalistak oso lagunak direnez finala polita irtengo da.”
“Bertxoko une honetan urrezkoa da.”
Bertsolaritzaren inguruko Hala Bedi irratiko saioa da Bertxoko. Bertsolaritzaren inguruan baino, bertsolarien inguruan aritzen dira, asteazkenero arratsaldeko 8etatik aurrera.
Larunbat honetan arratsaldeko 17:30etatik aurrera jokatuko da aurtengo Arabako bertsolaritza finala eta gurean Bertxokoko kide bat, Pol Aina izan dugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Pol Aina (Bertxoko): “Arabako bertsolaritzako finalistak oso lagunak direnez finala polita irtengo da.”00:07:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!