O no será-Edo ez da izango: U-morea
Umorea politikoa den heinean, feminismotik aztertu eta umore ez zapaltzailea garatu eta jaso nahi dugu. Bi gonbidatu handi izan ditugu gurean: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
Gaurko irratsaioan umorearen inguruan aritu gara solasean, jendartean, baina bereziki Hala Bedin ere umorea egiteko formatuen, subjektu, objektu eta mezuen inguruko eztabaida irekita dagoelako. Baina zer da umoretik kezkatzen gaituena?
2021ean Lisipe bilduman argitaratutako eta Ane Labaka Mayozek idatzitako “Algara mutilatuak, umorearen aho bikotasunaz, feminismotik” liburuan oinarritu gara.
Gaiaren inguruan hausnartzen laguntzeko, bi gonbidatu handi eduki ditugu gurekin estudioetan: Ane Gebara, ipuin-kontalaria eta antzerkilaria; eta Josune Velez de Mendizabal, antzerkilaria. Biak Tranpola eta Les Bobé-Bobé konpainiako kideak, baita Hala Bedi familiakoak ere.
Saioan jarritako kantak:
Mursegoren “Eusnob” abestia eta Galiziako A Panaderia konpainiaren “Purpurina de amor”, Elisa eta Marcela antzezlanaren abestia dena.
Denborarik izan ez dugun arren, gaiarekin lotura estua dutelakoan pentsatuta genituen hainbat bideoren loturak:
Elsa Ruizen “Machismo a tope de cobertura”, Youtuben eskuragarri
Elkarrizketatuak bertatik bertara ikusteko aukera:
- Mamiak kolektiboaren “Ogiak hizketan baleki” antzezlana otsailaren 10ean.
- Les Bobé-bobé konpainiaren “Udaberri azidoa” antzezlana otsailaren 24an Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Les Bobé-bobé konpainiaren “Eta kiTTorik ez!” antzezlana martxoaren 30ean Iruñean Irrizikloaren baitan.
- Martxoan neska* gazteentzako tailerrak (izena emateko jabekuntza eskolan).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!