O no será-Edo ez da izango: O no será pandemia garaian (III)
Konfinamenduan ekoiztutako hirugarren saioarekin gatoz, gaurko honetan, Talka espazio feministaren desalojo saiakerarekin eta emandako erantzunarekin.
Egoera honetan, dakigun moduan, kasu askotan osasun neurriak kontrol soziala ezkutatzeko erabiliak izan dira, protesta eta erresistentziarako ezagutu eta praktikatzen genituen estrategiak debekatuz. Beste salaketa motak erabili behar izan ditugu indarkeriei aurre egiteko. Estrukturalak diren indarkeriek funtzionatzen jarraitzen dutelako eta areagotu direlako, aurreko saioetan jorratu ditugun gaiak dira horren adibidea. Asko dira, baina, saioan oraindik jorratzeko ditugun gaiak eta kalean hurrengo hilabeteetan salatu, exijitu eta aldarrikatzekoak ere bai.
Hainbat eremutan, konfinatuta egonda erabili zezaketen inpunitateari beldurra konfirmatu da, aurreko astean Angelun emakume bat erail zuten, egoera erregularrean lan egiten zuten langile asko lan barik gelditu dira eta dirulaguntzetatik kanpo, aurreko astean Gasteizko familia bat kalean utzi zuten, LGTBIQ+ elkarteek salatu zuten konfinamenduak “armairura bueltatzea” dakarrela, greban zeuden Gipuzkoako egoitzetako langileak grebatik aurreko baldintza prekarioetara bueltatu behar izan zuten lanera eta abar luze bat.
Saio honetan, okupatutako espazioak desalojatzeko aprobetxatzearen inguruan jardungo gara. Apirilaren amaieran Añorgako Firestone lantegi okupatua desalojatzen saiatu ziren, ondoren Euskal Herritik kanpo, Madrilen, La Ingobernable desalojatu zuten eta atzo Erromoko Itzubaltzeta III Gaztetxea.
Pasa den maiatzaren 8an Gasteizko Talka espazio feministaren desalojo saiakera burutu zuten. Orduan, paseatzeko baimenduta dagoen tartean espazioa elkarrekin defendatzeko deia luzatu ziguten Talkako kideek, osasun neurriak mantenduta. Gaurko saioa horren inguruko monografikoa izango da, Talkako kide bat elkarrizketatuko dugu eta Hala Bediko kazetari batekin solastuko gara. Ondoren, Amagoia Mujikak 7k-rako idatzitako Txaloak iritzi artikuluarekin agurtuko gara. Hori dena Tribaderen Resiste eta Desmaskaradasen Don Dinero abestiez lagunduta!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!