Plazerra erdigunean jarriko dute Elvillarren, jaialdi feministaren barruan
Arabako Errioxako III. Berdintasun Topaketa egingo dute larunbatean. Mahai-ingurua, herri bazkaria, horma-irudi baten pintaketa eta musika egongo dira, besteak beste. through Alea.eus
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuak eta Berdintasun Foroak antolatuta, Arabako Errioxako III. Berdintasun Topaketa egingo dute larunbatean, Elvillarren. Aurtengo hitzorduan musikari eta aisialdiari garrantzia eman nahi izan dietela nabarmendu dute antolatzaileek, “plazerra erdigunean jarrita”. Herritar guztiei parte-hartzeko gonbidapena luzatu diete, “emakume eta gizon, heldu eta gazte”.
11:30ean hasiko dute eguna, herriko plazan, txalapartaren doinuekin lagunduta. Ordu erdi geroago, tabernako etxabeetan, mahai-ingurua egingo dute, emakumeen parte-hartzeari sozialari eta ahalduntzeari buruz. Bazkari herrikoia egingo dute ondoren, Uneba askaldegian. Edurne Maiona ipuin-kontalari bastidarrak girotuko ditu bazkalostekoak. Arratsaldean, berriz, horma-irudia margotuko dute, eta Detritus Teatrus konpainiak Sofocos izeneko antzezlana taularatuko du. Dantzarekin bukatuko dute eguna, DJ Tarantistak-ek girotuta.
Bertan parte hartu nahi dutenek Whatsapp bidezko mezua bidali behar dute 655 848 112 zenbakira, edota webgune honen bitartez. 12 euroko kostua du jaialdiak, janaria eta afaria barne.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!