“Pitu” (Ahotsa.info): “Errelatoaren borrokan, mezularia hiltzen saiatu dira”
Altsasuko auziari lotuta, Espainiako hainbat hedabidek Ahotsa.info-ren aurka jo dute. Ez da, hala ere, hedabide alternatibo bat zentsuratu nahi duten lehenengo aldia, asko dakigulako gaiaren inguruan Euskal Herrian orokorrean eta Nafarroan bertan: Apurtu.org edo Ateak Ireki. Hedabideko kazetaria den Miguel Angel LLamasekin, “Pitu”-rekin, hitz egin dugu HIZPIDEA magazinan.
Aurrekariak badituzte Nafarroan eta horrelako hedabideen kriminalizazioekin hasi eta gero itxi dituzte beste zenbait hedabide Nafarroan. Oraingoan, hala ere, instituzioen babesa ere jaso dute, besteak beste, Nafarroako Gobernutik. Herri mugimenduarekin ere asanblada bat egin zuten eta “oso eskertuta” agertu dira Ahotsa.info-tik. Hala Beditik ere, argi eta garbi, #GureAhotsa behar dugula aldarrikatzen jarraituko dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!