Paul Bilbao (Kontseilua): Eskaera xumea da, oso eragingarria izan daitekeena, enpresariek euskara plana haien agendetan kokatzen badute”
50 langile baino gehiagoko enpresetan euskara planak egitea eskatu dute ELA, LAB eta Kontseiluak.
Lan munduan euskararen normalizazioan aurrera egiteko ekimen berria abiatu dute Kontseiluak, ELAk eta LABek. Euskara planak negoziatzea nahi dute 50 langile baino gehiago dauzkaten enpresetan, eta horretarako Confebask eta CEN patronalak eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua interpelatu dituzte.
Paul Bilbao kontseiluko idazkari nagusia izan dugu gaur Hizpidean, lan munduaren erronkaz eta haien proposamenaz hitz egiteko, besteak beste.
Hemen elkarrizketa osoa entzungai.
-
Hizpidea: Paul Bilbao (Kontseilua): Eskaera xumea da, oso eragingarria izan daitekeena, enpresariek euskara plana haien agendetan kokatzen badute"00:17:58
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!