[HALA BIDEO] Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege berriaren aurkako prozesioa Gasteizen
Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformako kideek salaketa-prozesio egin zuten larunbatean, ikasleak doktrinatzen jarraitu dezaten eliza katolikoaren menpe dauden ikastetxeek diru publiko gehiago jasoko dutela salatzeko. Ekintza honekin, Hezkuntza Akordioaren sinatzaileak diren EAJ, PSE, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei adierazi nahi diete hartu duten erabakiarekiko erabateko desadostasuna.