SDA Factory-ko langile batzordeak “konpromisoa” eskatu dio Udalari
SDA Factory-ko Langile Batzordeak agerraldia egin du gaur, urriak 26, Gasteizko Udaleko Garapen Ekonomikoko Batzordean. Ordezkari sindikalek B&B Trends taldeak plantxa-fabrika eta lisatze-zentroak erosi zituenetik plantillak bizi duen egoera "kezkagarria" azaldu dute.