Bastidan izango da ekainaren 5ean Euskal Eskola Publikoaren jaia, festa eta aldarrikapena batuz
Euskal Eskola Publikoaren 29. edizioa Bastidan eginen da ekainaren 5ean. «Ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan ipintzeaz gain, beharrezkoak ditugun baliabideak exijituko dizkiogu Administrazioari, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eman ahal izateko», adierazi du Ehigek.