Gasteizko Udalak ez du komun eramangarririk jarriko auzoetako jaietan, jai batzordeen eskaerari entzungor eginez
Arana, Judimendi, Adurtza, Txago, San Kristobal, Lakuarriaga, Abetxuko-Mikelin, Zaramaga, Zabalgana, Zaharraz Harro eta Salburuako jai batzordeek komun eramangarriak jartzeko beharra helarazi zioten iaz Gasteizko Udalari, zikinkeria eta espazio ez seguruak saihesteko. Osoko bilkurara ere eraman zuten, eta gehiengoak alde bozkatu zuen arren, Udalak ezezkoa eman die orain.