Kutxabankek EAEko hainbat etxetako hipoteka-zorrak saldu dizkio funts putre bati, horietako bat behintzat Araban
Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu Gipuzkoa eta Araban, eta AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du salerosketak kaltetutako zenbait pertsona hasiak direla beraiekin kontaktuan jartzen.