Azaroaren 25ean “kaleak hartzeko” deia egin du Gasteizko Mugimendu Feministak
“Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean”, salatu dute Mugimendu Feministako kideek. Horrez gain, argi utzi nahi izan dute soilik borrokaz, saretzeaz eta antolakuntzaz posible dela aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.