Orozkok memoria historikoari buruzko bigarren ekitaldia egingo du larunbatean
Urriaren 26an, larunbatean, hainbat ekimen egingo dira Zubiaurren, arratsaldez. through Aiaraldea.eus
Memoria historikoari buruzko topaketaren bigarren ekitaldia antolatuko dute urriaren 26an, larunbatean, Orozkon. Arratsaldeko 18:30ean duela bost urte Agirre Lehendakariaren parkean jarri zen monumentuan finkatu dute hitzordua, eta bertan, gerra zibilean eraildakoak eta errepresaliatuak aitortzeko ekitaldi formala egingo dute, lore omenaldi xume batekin eta ohorezko aurreskuarekin.
Ondoren, Donibane Aretora joango dira bertaratutakoak, eta manifestua irakurri eta “Los hijos de Gernika” filma proiektatuko da.
Albiste hau AIARALDEA KOMUNIKABIDEArena da. Jarraitu irakurtzen hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!