Oitia Ortiz de Lazkano (GKS): “Kritikatzen ditugu politikari profesionalak, eta bestetik izaera hori duten ezkerreko alderdiak”
Urtarrilaren 29an manifestazio nazionalak antolatu dituzte Bilbon eta Iruñean. Autobusak aterako dituzte Gasteiztik.
“Burgesiaren diktadura gelditu” lelopean manifestazioetara dei egin du Gazte Koordinadora Sozialistak. Bankarien, enpresari handien eta politikari profesionalen boterearen aurka mobilizatuko dira, “pobreziara eta askatasun ezera kondenatzen gaituztelako”. Sozialismoa antolatuz eraikitzeko dei egin dute, eta deialdi jendetsuak espero dituzte larunbaterako.
GKSko Oitia Ortiz de Lazkano izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu digu egiten duten egoeraren irakurketa. Alderdi parlamentari burgesen bidez eta sindikatuen bidez ez dira aldatuko erroko arazoak, GKSren ustez, eta horren aurrean dakarten proposamena azaldu digu Oitiak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oitia Ortiz de Lazkano (GKS): "Kritikatzen ditugu politikari profesionalak, eta bestetik izaera hori duten ezkerreko alderdiak"00:10:06
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!