Oihana Llorente (Parean elkartea): “Edozein ipuin hautatuz gero agertzen den familia familia tradizionala da”
Eskoletako liburutegietan dauden eredu sexistak aztertu dituzte ikerketa batean.
Irungo ikastetxe bateko liburutegia hartu dute lagin gisa Parean elkarteko kideak beren ikerketarako. Haur eta nerabeei eskaintzen zaizkien liburuak aztertu nahi izan dituzte, batez ere genero ikuspegitik aztertzeko ze eredu eskaintzen diren eskoletako liburutegietan. Ondorioak ez dira bereziki harritzekoak izan, “eskoletako liburutegiak ere ez daude eredu sexistetatik libre”.
Oihana Llorente izan da ikertzaileetako bat, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu ateratako emaitzak. Liburuetako protagonistak, estereotipoak, familia ereduak, maitasuna, zaintzak etab. nolakoak izaten diren azaldu digu Llorentek. Liburuen funtzio instrumentalaz hitz egin digu, eta nahi duenaren eskura jarri dute haiek alternatiba gisa eskaintzen duten bilduma, Katakrak liburu-dendarekin batera osatu dutena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Oihana Llorente (Parean elkartea): "Edozein ipuin hautatuz gero agertzen den familia familia tradizionala da"00:23:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!