Oihana Galardi: “Erakundeek egiten ez dutena egiten dugu guk”
Irunera iritsi eta Europan iparraldera jarraitu nahi duten etorkin asko daude Bidasoa aldean. Frantziar poliziak, baina, atxilotu eta mugan hegoaldera bidali ditu haietako asko eta asko. Askotan milaka kilometroko bide luzea egina dute migratzaile hauek, eta egoera latzean bizi dira, bereziki mugako hiria den Irunen.
Egoera honi aurre egiteko herritar sare bat antolatu dute hainbat pertsonek, bidaian dauden pertsona hauei laguntza ezberdinak emateko asmoarekin. Janaria, arropa eta informazioa ematen diete, besteak beste, laguntza beharrean dauden etorkinei. Herritar sareko partaidea den Oihana Galardi izan dugu Hizpidean, eta gai honetan sakonago sartzeko aukera eman digu.
Etorkinen egoeraz, frantziar poliziaren praktikez eta instituzioek utzitako hutsunea betetzeko egiten ari diren lanez aritu zaigu Oihana. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!