Oihana Ameskua: “Mundua beste era batera irudikatuko duten ikasleak behar ditugu”
Filosofia ikasgaian murrizketa egin dutela salatu zuten joan den astean batxilergoko irakasleek, Gasteizen egindako prentsa-agerraldian. Oihana Ameskua filosofia-irakaslearekin hitz egin dugu gai horri buruz HIZPIDEAn. Filosofia desagertzeaz harago, abian den hezkuntza-erreformaren testuinguruan egin zuten kritika irakasleek, Espainiako LOMCEk zein Eusko Jaurlaritzaren Heziberrik ondorio berberak izango baitituzte, praktikan: filosofia ikasgeletatik desagertzen joatea, erlijio kaltolikoaren mesedetan, nagusiki. Filosofiak hezkuntzan duen garrantziaz mintzatu da Oihana Ameskua, ikasleen kritikotasuna eta hausnartzeko gaitasuna garatzeko tresna gisa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!