Oihan Martirena: “Kideen arteko botere harremanak kudeatzen ikasi behar dugu”
Talde Prozesuen Bidelaguntza oinarrizko ikastaroari buruz hitz egiteko, Oihan Martirena koordinatzailea izan dugu gaur Hizpidean. Azarotik ekainera hilabetero asteburu batean egingo da ikastaro hau, eta bertan kolektiboetan izaten ditugun arazoei aurre egiteko tresnak ematen saiatuko dira.
Nola egin gure bilerak arinagoak, eraginkorragoak eta aldi berean parte hartzea indartu?
Zergatik agertzen zaizkigu behin eta berriro antzeko gatazkak kolektibo ezberdinetan? Nola egin diezaiekegu aurre eta dakartzaten aukerak probestu?
Zer da nirea eta zer taldearena? Zer egin emozioekin kolektiboan ari garenean?
Nola kudeatu dezakegu boterea “horizontalak” diren taldeetan?
Zer egin dezakegu jendea ez “erretzeko”?
Galdera guzti hauei erantzunak ematen saiatuko dira ikastaroetan. Parte hartzeaz, gatazken konponketaz, botere harremanez eta beste kontu batzuen inguruan hitz egin digu Oihanek. Informazio gehiago eskuratu nahi izatekotan ingeniosoingeniero@gmail.com helbidera idatzi.
Elkarrizketa osoa entzungai hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!