Nikole Ziarrusta (Ernai): “LOSU lege honek zilegiztatzen du unibertsitateko erabakiguneetan enpresa pribatuak egotea, eta horrela unibertsitateen merkantilizazioa bultzatzen dute”
Unibertsitateko Elkarbizitza Legearen eta LOSUren aurka mobilizatzera deitu dute Ernai eta SEPCk.
Manuel Castells Espainiar Gobernuko Unibertsitate Ministroak bultzatu nahi dituen bi legeren aurka agertu dira Ernai Gazte Antolakundea eta SEPC Herrialde Katalanetako Ikasle Sindikatua. Elkarbizitza Legea eta Unibertsitate Sistemaren Lege Orokorra dira ezartzeko prozesuan dauden bi legeak, eta hauek izango dituzten ondorio kaltegarriak salatu dituzte.
Nikole Ziarrusta Ernaiko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu haien salaketa eta aldarrikapenak. Lege hauekin salatu dute enpresa pribatuak are gehiago sartuko direla unibertsitateetako erabaki esparruetan, ez dela pausorik ematen euskara sustatzeko, eta unibertsitateen elitizazioak aurrera jarraituko duela. Bestalde, ikasleria antolatua desaktibatzeko eta zigortzeko erabiliko direla ere salatu dute.
Mobilizazioak egingo dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostiako kanpusetan, gaur, eguerdiko 12.00etan. Gasteizen, Elurretatik abiatuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nikole Ziarrusta (Ernai): "LOSU lege honek zilegiztatzen du unibertsitateko erabakiguneetan enpresa pribatuak egotea, eta horrela unibertsitateen merkantilizazioa bultzatzen dute"00:11:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!