Nerea Gallastegi (Hegoa bizirik): “Hau ez da soilik Gasteiz hegoaldeko herritarrontzako arazo bat, hiri osoaren arazoa da.”
Mugikortasun jasangarriagoa lortzea helburu, herritar plataforma berri bat sortu da Gasteizko hegoaldean.
Gasteiz hegoaldeko auzo-elkarte eta kontzejuek haien kezka adierazi nahi dute inguru horretan trafikoa areagotu delako eta gero eta eragin handiagoa duelako han bizi diren pertsonongan, eta, era berean, egonezina agertu dute hiriko eremu horretako mugikortasun-arazoaren aurrean Gasteizko udalak aztertzen ari den aukerak direla eta.
Nerea Gallastegi izan dugu Hizpidean haien kexen berri eman eta Gasteizko udalari egiten dizkioten eskakizunen berri emateko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nerea Gallastegi (Hegoa bizirik): "Hau ez da soilik Gasteiz hegoaldeko herritarrontzako arazo bat, hiri osoaren arazoa da."00:10:34
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!