Naroa Hernandez (Osasun publikoa aurrera): “Hasieran denok hartu genuen pandemia elkartasunerako grinez, epe motzeko gauza bat bezala ikusten genuen, baina orain gizartea nekatuta dago”
Maiatzaren 22an, bihar, manifestazioa deitu dute Gasteizen, 18.00tan Bilbo plazatik.
Osasun Publikoa Aurrera plataformak manifestu bat atera du, osasun publikoaren egoera kaxkarra salatzeko. Pandemia aurretik zetorren osasun publikoaren egoera ahula, eta egoera hori larriagotu egin da. Bestalde, lehen arretan, osasun mentalean, pribatizazioetan eta beste hainbat kontutan sartu gara, osasun langileek bizi duten egoera ezagutzeko.
Naroa Hernandez, Osasun Publikoa Aurrera plataformako kidea izan dugu gaur Hizpidean. Berak azaldu digu osasun sistemaren egoera zein den eta horren aurrean ze aldarrikapen egin dituzten plataformatik. Manifestaziora batzeko deia egin du. Bihar, maiatzak 22, arratsaldeko 6etan, Bilbo plazatik abiatuta, Gasteizen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Naroa Hernandez (Osasun publikoa aurrera): "Hasieran denok hartu genuen pandemia elkartasunerako grinez, epe motzeko gauza bat bezala ikusten genuen, baina orain gizartea nekatuta dago"00:20:05
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!