Nagore Enciso (Hala Bedi): “Carlosentzat tangoa politika, eta batez ere maitasunaren eroale zen”
Tangoa baino askoz gehiago zen Carlos Spagnuoloren La Tangería irratsaioa. Edo hobe esanda, tangoa bera tangoa baino askoz gehiago dela erakutsi zigun Carlosek. Eta Carlos, lokutore baino, maisu eta lagun dela entzuten zutenentzat. Gaur, omenaldia egingo diote Carlos Spagnuolori arratsaldeko 19:00etan, Luis Aranburu udal musika eskolan, Hedegile kaleko 108. zenbakian.
Nagore Enciso izan dugu gurekin Hizpidean: Carlosen lagun ona, Carlosen irratsaioa zen La Tangería-ko parte hartzailea, eta gaur egun ere Hala Bediko kidea dena, elkarrizketa berezi batean.
Nagoreren eskutik Carlos Spagnuoloren bizitza oroitu dugu, Mercedes Sosaren “Como la Cigarra”, Carlosen kanta kuttunetako baten doinua, lagun izan dugula.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Nagore Enciso (Hala Bedi): "Carlosentzat tangoa politika, eta batez ere maitasunaren eroale zen"00:15:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!