Murrizketen eta kaleratzeen aurka greban dira Artium museoko arreta-zerbitzuko langileak.
Bigarren greba eguna dute gaurkoa Artium museoko arreta zerbitzuko langileek, Arte Garaikideko Euskal Museoko zuzendaritzak egin nahi dituzten murrizketak salatu dituzte. Irailaren 11an grebara aterako dira berriz ere.
Udan zehar mobilizazioak egin ostean grebara egin dute salto Artium Museoko arreta zerbitzuko langileek. Irailaren 4an egin zuten lehen greba eguna eta gaur burutu dute bigarrena. Artiumeko langileek salatu duten bezala museoko zuzendaritzak arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketa aurkeztu du eta bertako pleguetan egindako aldaketek murrizketak eta kaleratzeak eragingo dituzte. Murrizketa hauek arreta-zerbitzuko langileei soilik ez museoko bisitariengan ere eragina izango dute.
Irailaren 11an hirugarren greba eguna deitu dute eta egoera aldatzen ez den bitartean greba mugagabera joko dute irailaren 15etik aurrera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!