Miren Zabaleta (Sortu) : “Bost urteren ostean, gatazkaren konponbiderako giltza euskal jendartearen esku dago”
Ezker Abertzaleak Abian eztabaida prozesua behin bukatuta, birfundatze prozesu betean sartu da Sortu. Maiatzean bukatu zen eztabaida, eta uztailean egindako Biltzar Nazionalean ekin zioten ezker abertzalea birfundatzeko agindua betetzeko lanari. Bi fase izango dira: Birfundazio Kongresura artekoa eta Konferentzia Politikoarena. Sortuko kidea den Miren Zabaletarekin hitz egin dugu.
Aieteko konferentziatik bost urte bete diren honetan, gaiaren inguruan ere mintzatu gara Zabaletarekin HIZPIDEA magazinan. Zentzu honetan “euskal jendartearen papera” azpimarratu du. Sorturen prozesuan, data bat jarri diote Euskal Errepublikari, erronka gisa: 2026. Horretarako, martxan den prozesua “parte hartzailea” izateko tresnak jarri dituzte martxan eta hala izatea espero du Zabaletak.
-
Hizpidea: Miren Zabaleta (Sortu) : "Bost urteren ostean, gatazkaren konponbiderako giltza euskal jendartearen esku dago"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!