Miren (Talka): “Erabaki dugu sistemari planto egitea eta gerra deklaratzea, feminismotik gatazka sortzera gatoz”
Ostiralean zabaldu zituen ateak Talka espazio berriak, Korreria kaleko 33. zenbakian. Ekimen ugari antolatu dituzte egunotan.
Igandean beteko da urtebete Alaba Velasco jauregia okupatu zutenetik, Talka proiektuaren lehenengo espazioa izango zen hura. Otsailean kanporatu zituzten, baina ez dira geldirik gelditu, sukalde lana egiten ibili eta espazio berri batekin etorri dira orain, Korreria 33an kokatua kasu honetan.
Miren Talkako kidea izan dugu Hizpidean, azken hilabeteetako bilakaera eta proiektuaren izaera hobeto azaltzeko. Hainbat deialdi ere bota ditu, emakume, trans eta bollerentzat deituak. Ostegunean 19.00tan asanblada irekia izango da, ostiralean 18.00tan elektrizitate eta iturgintza tailer praktikoak, eta igandean lehenengo Talka espazioaren urteurrena ospatuko dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Miren (Talka): "Erabaki dugu sistemari planto egitea eta gerra deklaratzea, feminismotik gatazka sortzera gatoz"00:19:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!