Miren Rodrigo (Luis Aranburu udal musika eskolako ama): “Umeek ez dituzte eskubide berdinak euskaraz edo gazteleraz ikasteko.”
"Guk eskatzen duguna da pixka bat orekatzea aukera hori."
Luis Aranburu udal musika eskolako ikasleen guraso talde bat kexu da ikasleek euskara ikasteko ezintasunaz. Arazoa pasa den urte amaieran sortu zen eta zuzendaritzatik gurasoen kexak hartu dituzten arren oraindik ez da aldaketarik egon.
Arazo honi konponbidea emateko sinadura bilketa martxan jarri dute martxan, sakatu hemen formularioa sinatzeko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Miren Rodrigo (Luis Aranburu udal musika eskolako ama): "Umeek ez dituzte eskubide berdinak euskaraz edo gazteleraz ikasteko."00:07:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!