Mikel Saenz de Buruaga eta Igor Goikolea (Hala Bedi): “Kazetaritza herrikoiaren aurkako eraso bat izan da”
Hala Bediko kazetari bati, Mikel Saenz de Buruaga, duela bi urte Errekaleorreko argi mozketan egindako kazetari lanagatik ertzaintzak mozal legea aplikatu zion, eta epaiketara joan da kasua. Astearte honetan izango da epaiketa honen lehenengo atala. Garrantzitsua da epaiketa honetan zer gertatuko den, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan kazetari bati egiten zaion lehenengo epaiketa izango da, gero jurisprudentzia bezala balio dezakema beste kazetari batzuk epaitzeko. Hala Beditik badakigu zein izango den gure erantzuna, desobedituko baitugu gure kontrako epairik ateratzen bada. Asteartean bertan, Mikeli elkartasuna adierazteko epaitegien aurrean goizeko 11:30etan kontzentrazioa egongo da.
Honetaz sakonago hitz egiteko Hala Bediko bi kazetarirekin hitz egin dugu estudioan, Mikel Saenz de Buruaga eta Igor Goikolearekin. Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Mikel Saenz de Buruaga eta Igor Goikolea (Hala Bedi): "Kazetaritza herrikoiaren aurkako eraso bat izan da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!