Mikel Otero, Gasteizko suhiltzailea: “Lege-proiektua baztertu eta hasieratik idazten hasi nahi dugu”
EAEko suhiltzaileen lan-baldintzak eta prestakuntza auzitan jarriko lituzkeen lege-proiektua dago Eusko Legebiltzarraren mahai gainean, eztabaidagai. Lege-proiektu horren aurka mobilizatu ziren EAEko suhiltzaileak joan den urriaren 22an.
Mikel Otero suhiltzaile eta LAB sindikatuko kideak Araba Hizpide saioan azaldu ditu lege-proiektu horren edukiak, baita horrek suhiltzaileen lanbidean izango lituzkeen eraginak ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!