Mikel Moreno (Venezuela): “Mertzenarioen plan hau bertan behera gelditu da, baina tramak aurrera jarraitzen du”
Nicolas Maduroren erahilketa plana eta Covid-19aren bilakaera, Venezuelatik.
40 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Venezuelan, Nicolas Maduro presidentea eta gobernuko beste kide batzuk erailtzeko plan batekin lotuta. Estatu Batuetako militar ohiak eta bertako segurtasun enpresa bat, Silvercorp, planaren parte ziren, orain arteko informazioen arabera. Juan Guaido inplikatzen duen kontratu bat ere argitaratu du Silvercorp enpresako buruak. Mikel Moreno kolaboratzaileak Caracastik bertatik eman digu honen berri. Horrez gain, Covid-19aren pandemiak Venezuelan izandako eragina azaldu digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Moreno (Venezuela): "Mertzenarioen plan hau bertan behera gelditu da, baina tramak aurrera jarraitzen du"00:25:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!