Mikel Gartzia (Abaraska): “Paperjale liburuei buruz hitz egiteko sare sozial bat da.”
"Euskal kultura sustatzeko jarri dugu martxan Parperjale."
Euskal idazle eta irakurleentzat sortutako sare sozial libre berria da Paperjale.eus. Irakurritako liburuak erregistratzeko aukera ematen du, puntuatu, kritikak eta iruzkinak egin… Abaraskak sortu du, software librea, euskara eta Fedibertsoa sustatzen dituen taldeak. Ez da martxan jartzen duten lehen sare sozial libre eta irekia. Aurrez PeerTube.eus sortu zuten bideoentzat, Pixelfed.eus argazkientzat eta Lemmy.eus foroentzat. Denak euskaraz, irekiak, software librearekin eginak eta Fedibertsoaren parte direnak.
Abaraska taldeko kidea den Mikel gartzia izan dugu gurean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Gartzia (Abaraska): "Paperjale liburuei buruz hitz egiteko sare sozial bat da."00:09:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!