Mikel Gartzia (Abaraska): “Euskarazko Peertube ireki bat behar zela ikusi genuen.”
"Gertukoen artean diru bilketa bat egin eta proiektu sendo bat jarri genuen martxan."
Abaraska taldea pertsona “librezale” batzuek osatzen dute. Fedibertsoa, software librea, euskara eta euskal kultura sustatzea dute helburu. Duela hilabete batzuk proiektu sendo bat jarri dute martxan, peertube.eus. Youtube bideo plataforma estatu batuarraren alternatiba librea da Peertube eta Abaraska taldetik, soilik euskarazko edukiak izango dituen Peertube ireki bat martxan jarri dute.
Kontu hau azaltzeko, Mikel Gartzia Abaraska taldeko kide gasteiztarra izan dugu gaurkoan Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Gartzia (Abaraska): "Euskarazko Peertube ireki bat behar zela ikusi genuen."00:15:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!