Mikel Garai: “Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da.”
"Estreinaldia Abenduaren 8an izango da, Oñatiko zine aretoan."
Oñatiko Antixena Gaztetxeak 10 urte bete ditu. Urteurren borobil honetaz gain, Oñatin beste
urteurren berezi bat ospatzeko aitzakia ere badaukate: Oñatiko Gaztetxe mugimenduaren 40.urteurrena.
Izan ere, 1982.urtean oñatiko lehenengo gaztetxearen hastapenak eman ziren. Ordutik gaurdaino, belaunaldiz belaunaldi, gaztetxe mugimendua bere gorabeherekin bizirik mantendu da herrian.
Esandakoagatik, Oñatiko, zein Euskal Herri osoko Gaztetxe eta Gaztetxekide orori, aitortza egitea
erabaki zuten asanbladan. Ideia hauei buelta batzuk emanez lan-talde bat sortu eta segidan jarri
zuten proiekua martxan; fikziozko filma.
“Mari, ixilik nahi gaituztenean” 45 minututako fikziozko filmean, Oñatiko gaztetxearen desalojoa ekiditeko borrokan burubelarri murgilduko den Mari da protagonista. Gatazka honen ondorioz, udalaren aurka egiteaz gain familian eta asanbladan sortuko zaizkion liskarrei ere aurre egin beharko die.
Lan honetaz hitz egiteko, gurean izan dugu Mikel Garai Antixena gaztetxeko kidea eta pelikula honen egileetako bat.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Garai: "Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da."00:17:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!