Mikel Díaz de Alda (Mercedes): “Enpresak produkzioari bakarrik begiratzen dio, langileen kalterako”
Aste honetan Gasteizko Mercedes enpresa itxita egongo da. Dieselaren krisiak ekarrita, auto salmenta txikiagoak espero ditu Mercedes enpresak, eta lan egunak kendu ditu langileen egutegitik. Urte amaieraraino beste egun batzuetan ez dute lanik izango, eta abenduan gaueko txanda desagertu egingo da.
Mikel Diaz de Alda LAB sindikatuko eta Mercedeseko enpresa komiteko kidea izan dugu Hizpidean, beren lantegiko arazoen inguruan hitz egiteko. Langileei aldaketa hauek kalte egiten dietela esan du, eta aldi baterako kontratuekin dauden langile asko kaleratuak izango direla. Enpresak produkzioari eta haien irabaziei soilik begiratzen diela salatu du, eta langileen lan baldintzak direla kaltetuta ateratzen direnak.
Ekarrizketaren ostean, elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak Correos plazan, Diesel-en iruzurraren aurrean, kaleratzerik eta prekarietaterik ez lemapean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Díaz de Alda (Mercedes): "Enpresak produkzioari bakarrik begiratzen dio, langileen kalterako"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!