Mikel Díaz de Alba (Mercedeseko LAB): “Erreferenduma ez da legezkoa; ez dugu bozkatuko”
Mercedeseko langileek hitzarmenaren aurre-akordioa bozkatuko dute azaroaren 23an, asteazkenean. Akordioa UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek sinatu dute, baina ez du langileen batzordeko gehiengo sindikalaren (ELA, LAB, CCOO eta ESK) babesa. Mikel Díaz de Alba Mercedeseko langilea eta LAB-eko kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn.
Gaur, asteazkena, 22:00etan hasiko dira bozkatzen. Jardunaldia oraindik ez diete moldatu langileei, berdin jarraitzen dute. Besteak beste, % 1,8ko soldata igoera aurreikusten du enpresaren proposamenak eta bost urterako egongo litzateke indarrean. Hurrengo bost urteetan, Mercedeseko 1.000 langile ebentual finko egiteko konpromisoa hartu du enpresak: 500 inguru hasiera batean eta 125 gainontzeko urteetan, urtez urte. Díaz de Albak tranpa eta transparentzia falta ikusten; besteak beste, bozketan, soilik galdeketa deitu dutenak egongo dira. Ez dute bozkatu
-
Hizpidea: Mikel Díaz de Alba (Mercedeseko LAB): "Erreferenduma ez da legezkoa; ez dugu bozkatuko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!