Mexikotik Euskal Herrira
ENTZUN:{audio}carmen unam.mp3{/audio}
Egunotan Ke radio huelgako Carmen izan da gure artean eta adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan izan dugu. .Mexiko hiriburuko irratia da berau eta preso politikoen inguruko irrtsaioa da burutzen dutena. Berarekin irrati libre honen sorrera eta egungo proiektuaren inguruan hitz egiteaz gain, Mexikok bizi duen egoera errepresiboa aztertu digu. Ehundik gora dira bertan preso politikoak, Mexikok preso politikorik dagoenik ez duen arren onartzen. Bestetik, 2006tik hona bizi den giro militarista salatu digu, narkotrafikoaren aitzakian herri antolatu baten aurka ari baitira. Euskal Herriarentzat ere izan ditu hitz zenbait, presoen senideekin bildu ostean bide bakar batean lan egiteko mezua elarazi digu Carmenek, gartzelak hemen edo munduko edozein txokotan gauza bera direlako, elkartu besterik ez dugu beraz makinaria guzti hau gera dezagun. ZAPATA VIVE LA LUCHA SIGUE!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!