Memoria | Irailak 27, Gudari Eguna
Lander Garciarekin memoria eta historiari buruzko kolaborazioaren lehen atala.
Iraileko kolaborazioa Gudari Egunari eskaini dio Lander Garciak. Datorren astelehenean izango da, irailaren 27an, eta 1975eko egun lazgarri hura izan dugu gogoan gaurkoan. Garaiko testuingurua azaldu digu, Txiki eta Otaegi zoritxarreko protagonisten bizitzak ekarri dizkigu Hizpidera, eta ondorenean Gudari Egunak izandako bilakaerari buruz ere hitz egin digu.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Bestalde, Irailaren 27ko erahilketekin eta Gudari Egunarekin lotutako kantu sorta ere proposatu digu Landerrek. Hemen berak osatutako zerrenda:
1- Al Alba (Eduardo Aute / Rosa León)
https://youtu.be/F1U0DAAgD8o
2- Ilunabarrak (Iker Lauroba, Jon Martin, Ane Narbarte)
https://youtu.be/Q7QtqzlfcMg
3- Viento de Libertad (Contracanto / AK37)
https://youtu.be/AWJHEUeaVew
4- Txiki (The Kelly Family)
https://youtu.be/AbyBBz3i63Y
5- Irailak 27 (Gorka Knörr)
https://youtu.be/Bq825Y8tohY
6- Irailaren 27etan (Gernika)
https://www.badok.eus/euskal-musika/gernika/etorkizunaren-bila
7- Xurgatu egin zituzten (Koska)
https://youtu.be/UPtRM_iMfvM
8- Gure lagunei (Urko)
https://youtu.be/WtrOdiaNp84
9- Txiki (SKT Sekuentzia)
https://youtu.be/MtinGb-jtLo
10- Soy Viento de Libertad (Luis Marín)
https://youtu.be/K2K3ndkFIqI
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!