Memoria historikoa | Haitiko iraultza
Josu Santamariaren kolaborazioa.
Haitiko Iraultza Frantziar kolonialismoaren eta esklabotzaren aurkako esklabo matxinada arrakastatsua izan zen. “Saint-Domingue”-n frantziarrek zuten agintearen aurka altxatu ziren, Haitiren independentziara eramango zuena. 1791an hasi zen eta 1804an bukatu zen, koloniaren independentziarekin. Esklabotzaren aurkako altxamendu bakarra izan zen estatu berri baten sorrera ekarri zuena. Gainera, esklabotza bera ezeztatu eta zuriak ez zirenen agintea ekarriko zuen bakarra izan zen. Haitiko Iraultzaren ikertzaileen arabera Mundu Atlantikoan arrazismoaren aurkako momentu historiko definitorioa izan zen.
Matxinada honen inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Josu Santamariak Hala bedi irratiko Hizpidea saiora, berriz ere mimo handiz prestaturiko kolaborazio honetan.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!