Memoria | “Anni di piombo” italiarrak
Lander Garciaren kolaborazioa.
Gaurkoan Italiara eraman gaitu Lander Garciak. Ondorenera Anni di Piombo (Berunezko urteak) bezala ezagutuko zen garaira joan gara, zehazki. 70-80 hamarkadetan izandako indarkeria armatuaren gorakadari begira jarri gaitu, 1969ko abenduko Piazza Fontanako sarraskia hartzen da abiapuntu gisa, ondoren atxiloketa eta kriminalizazio kanpaina gogorra abiatu zelako.
Italiako gatazka politiko-armatuari buruz, Gladio Sareari buruz eta Euskal Herrian islada izan zuen faxismo italiarrari buruz hitz egin dugu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!