Markel (Jarki): “Espainiar konstituzioak Euskal Herriaren ukapena zein klase esplotazioaren betikotzea bermatzen du.”
Espainiar konstituzioaren eguna dela eta, manifestazioa antolatu du Jarkik "Euskal herri langileak apurketa" lelopean Durangon."
Gasteizko JARDUN koordinadorak kotxe-kedada antolatu du gaur Abenduak 6, Durangoko manifestazioan parte hartzeko. Hitzordua 16:00retan Amerika Latinako aparkalekuan da. Gaurkoan Markel izan dugu Hizpidean eta manifestazio honetan parte hartzera gonbidatu gaitu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Markel (Jarki): "Espainiar konstituzioak Euskal Herriaren ukapena zein klase esplotazioaren betikotzea bermatzen du."00:04:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!