Mario (Askapenako brigadista): “Norma Morronik justizia, erreparazioa eta memoria eskatzen jarraitzen du.”
"Norma, el valor de la memoria" dokumentala estreinatuko da igande honetan Euskal Herrian.
Montevideoko Filtroko Hospitaleko sarraskiak 30 urte betetzen dituen honetan, 1994. urteko abuztuan Uruguain jasotako gertaerak gogora ekartzea ezinbestekoa da. Abuztu horretan, Estatuak Fernando Morroni eta Santiago Facal inpunitate osoz erail zituen, Euskal Herriak jaso duen internazionalismo eta elkartasun adierazpen handienetariko batetan parte hartzeagatik.
Normaren bizipenen bitartez, film honetan memoria egitearen beharra eta balioa aurkezten dira, inpunitatearen kontra eta justiziaren alde borrokan dagoen ama batekin elkartasuna adieraziz eta borroka internazionalistan eta anti-errepresiboan antolatzearen garrantzia berretsiz.
La Sendako lagunek ekoiztutako film honen estreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Bertan filma aurkezteaz gain, zuzendariarekin hitz egin, Norma beraren hitzak entzun eta solasaldirako aukera egongo da baitaere, Askapenako Brigada Internazionalistetan egondako miltanteen aurkezpenarekin batera.
Pasa den udan Uruguain Askapenarekin brigadista izandako Mariok eman dizkigu estreinaldi honen xehetasunak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mario (Askapenako brigadista): "Norma Morronik justizia, erreparazioa eta memoria eskatzen jarraitzen du."00:12:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!