“Kuantitatiboak garrantzia badu ere, aurtengo Greba Feministan kualitatiboari emango diogu protagonismoa”
Atzo, urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldi nazionala egin zuen Gasteizko Talka espazioan, martxoaren 8an burutuko den Greba Feministaren nondik norakoak azaltzeko.
Grebaren bigarren edizioa “Heteropatriarkatu kapitalistari planto” lelopean eramanen da aurrera eta kapitalismoari, patriarkatuari, heteroarauei, kolonialismoari eta kapazitismoari planto egitea izanen du helburu.
Greabaren nondik norakoak azaltzeko, Marina Sagastizabal eduki dugu gurean.
-
Hizpidea: "Kuantitatiboak garrantzia badu ere, aurtengo Greba Feministan kualitatiboari emango diogu protagonismoa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!