Malen Vilches (Emakumeak Gerraren Aurka): “Urrun gertatzen diren gauzak bezela jarri nahi dizkigute, baina guk erantzukizun berezia daukagu gerra horietan”
NATOko mila militar baino gehiago daude Araban. Hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Gasteizen.
Emakumeak Gerraren Aurka elkarteak urteak daramatza gerrak salatzen, eta euskal armagintza industriaren erantzukizuna azaleratzen. Kasu honetan NATOren bisitaren aurka mobilizatuko dira, gaur, azaroaren 19a, Gasteizen. Arratsaldeko 19.30etan elkarretaratzera deitu dute Dato eta Postas kaleen arteko bidegurutzean, NATOko goi mailako mila militar baino gehiago etorri direlako Arakako basera.
Malen Vilches Emakumeak Gerraren Aurka elkarteko kidea da, eta berak haien irakurketa azaldu digu, elkarretaratzera gerturatzeko dei egitearekin batera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Malen Vilches (Emakumeak Gerraren Aurka): "Urrun gertatzen diren gauzak bezela jarri nahi dizkigute, baina guk erantzukizun berezia daukagu gerra horietan"00:05:20
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!